Erabilera-baldintzak, Pribatutasun-politika eta Izena Emateko Akordioa

Mesedez, irakurri arretaz erabilera-baldintza hauek webgune hau erabili aurretik. Webgunea erabiltzeak baldintza hauek onartzen dituzula esan nahi du. Baldintzekin ados ez bazaude edo zalantzaren bat baduzu, ez erregistratu eta ez erabili webgunea.

Erabilera-baldintza orokorrak

Nor gara

PLAY&SAY Hezkide XXI, S.L. enpresaren marka erregistratua da. Sozietatearen egoitza Paseo Árbol de Gernika 11, 20006 Donostia – San Sebastián (Gipuzkoa) helbidean dago, eta IFK B-20717278 da. Webgune honekin lotutako edozein kontutarako, (+34) 943 469 373 telefonora dei dezakezu edo info@playandsay.org helbide elektronikora idatzi.
www.playandsay.org domeinua Hezkide XXI, S.L. enpresarena da.

Zer da Play&Sayren webgunea?

www.playandsay.org Hezkide XXI, S.L. enpresak bere zerbitzuei buruzko informazioa eskaintzeko sortutako gune interaktiboa da.

Webgunearen jabetza eta erabilera-murrizketak

Webgune hau Hezkide XXI, S.L. enpresarena da. Marka guztiak, domeinu-izenak eta gainerako jabetza intelektualeko eskubideak Hezkide XXI, S.L. enpresarenak dira.

Ondorioz, webguneko edukirik ezin da laga, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, igo, bidali, transmititu, banatu edo beste edozein modutan ustiatu, webgunea eta haren edukiak beren xedearen arabera erabiltzeko izan ezik. Deskargak eta kopiak erabilera pribaturako soilik egin ahal izango dira, eta ezin izango da baldintza hauetan aurreikusitakoaz bestelako erabilerarik egin.
Aurrekoa urratzeak egile-eskubideak eta Hezkide XXI, S.L. enpresaren gainerako jabetza-eskubideak urratzea ekarriko du. Edukiak hemen baimendutakoaz bestelako helburuetarako aldatzea edo erabiltzea ere eskubide horien urraketatzat joko da.

Erabilera-baldintza hauen ondorioetarako, debekatuta dago aipatutako edukiak beste edozein webgunetan edo sare informatikotan erabiltzea.

Iraupena

Erabilera-baldintza hauek indarrean egongo dira webgunean aldatu gabe mantentzen diren bitartean. Hezkide XXI, S.L. enpresak baldintza horiek edozein unetan aldatzeko, moldatzeko edo kentzeko eskubidea gordetzen du; aldaketak webgunean bertan argitaratuko dira.

Baldintza hauek onartzea

Webgune hau erabiltzean, ulertzen da erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela eta bertan jasotako baldintzak ulertu eta onartu dituela. Datuen babesari buruzko politika honekin edo bertan emandako jarraibideekin ados ez bazaude, ez erabili gure webgunea.

Erabilera-baldintza hauek beharrezkotzat jotzen dugunean aldatzeko eskubidea gordetzen dugu. Aldaketak egin ondoren erabiltzaileak Hezkide XXI, S.L. enpresaren webgune hau edo beste edozein erabiltzen jarraitzeak baldintza berriak osorik onartzea dakar.