ZUZENDUTA
3-12 urte dituzten haurrei.
TOKIAK
Bilbo (Jesuitak Indautxu Ikastetxea)
DATAK
Uztailaren 1etik 30era. Hilabete osoko programa, habamostaldirako izena emateko aukerarekin (lehenengo hamabostaldia 1etik 15era eta bigarrena 16tik 30era).
ORDUTEGIA
9:30tik 13:30ra astelehenetik ostiralera. Nahi izanez gero zaintza zerbitzu bat izango da 8:30tatik eta baita 14.00ak arte. Parte hartzaileen artean nahi dutenek programa 16.30tara arte luzatu dezakete. Ez da jangela zerbitzurik egongo, eta partehartzaileek bere bazkaria etxetik ekarri beharko dute.
EDUKIA
Programa guztiz ingelesez da eta helburuak parte hartzaileentzako ekintza dibertigarriak egitea eta ingeleseko ahozko komunikazioa lantzea dira. Horretarako hiztegia eta hizkuntzaren hainbat egitura landuko dira. Adinaren arabera programa ezberdinak garatu dira bertan: jolas kooperatiboak, irteerak, tailerrak, psikomotrizitatea, Master Chef, abestiak, apar festa, antzerkia eta abar izanik. Taldeak adinaren arabera osatuko dira.
Egunero programaren argazkiekin blog bat egingo da.
Hilabete hasieran talde bakoitzarentzat prestaturiko programa banatuko da eta bukaeran parte hartzaileek ingelesez prestaturiko antzerkia ikusteko aukera izango da (osasun agintariek esaten dutenaren arabera). Diploma bat ere banatzen da.
Antzerki emanaldia uztailaren 29an izango da (ordua zehaztuko dugu).
IRAKASLE ETA BEGIRALEAK
Natiboak edo/eta diplomatuak. Talde guztiek irakasle natiboekin harremana izango dute.
INFORMAZIO GEHIGARRIA
Edozein arrazoi dela eta programaren ospakizuna hasi baino lehen eten egin behar bada, ordaindutako zenbatekoa itzuliko da guztiz.