ZUZENDUTA 3-12 urte dituzten haurrei.
TOKIA
- Amara Berri Ikastetxea. Morlans-eko eraikina.
DATAK Uztailaren 1etik 30era. Hilabete osoko programa habamostaldirako izena emateko aukerarekin (lehenengo hamabostaldia 1etik 12ra eta bigarrena 15etik 30era).
ORDUTEGIA 10:00tik 14:00tara astelehenetik ostiralera. Nahi izanez gero zaintza zerbitzu bat izango da 9:00tatik.
EDUKIA Programa guztiz ingelesez da eta helburuak parte hartzaileentzako ekintza dibertigarriak egitea eta ingeleseko ahozko komunikazioa lantzea dira. Horretarako hiztegia eta hizkuntzaren hainbat egitura landuko dira. Adinaren arabera programa ezberdinak garatu dira bertan: jolas kooperatiboak, irteerak, tailerrak, psikomotrizitatea, Master Chef, abestiak, antzerkia eta abar izanik. Taldeak adinaren arabera osatuko dira.
Egunero programaren argazkiekin blog bat egingo da.
Hilabete hasieran talde bakoitzarentzat prestaturiko programa banatuko da eta bukaeran parte hartzaileek ingelesez prestaturiko antzerkia ikusteko aukera izango da. Diploma bat ere banatzen da.
Antzerki emanaldia uztailaren 24an izango da (ordua zehaztuko dugu).
IRAKASLE ETA BEGIRALEAK Natiboak edo/eta diplomatuak.