ZUZENDUTA
3-12 urte dituzten haurrei.
TOKIAK
Donostia (Jesuitak Ikastetxea)
DATAK
Uztailaren 1etik 30era. Hilabete osoko programa habamostaldirako izena emateko aukerarekin (lehenengo hamabostaldia 1etik 15era eta bigarrena 16etik 30era).
ORDUTEGIA
9:30tik 13:30ra astelehenetik ostiralera. Nahi izanez gero zaintza zerbitzu bat izango da 8:30tatik 9:tara. Parte hartzaileen artean nahi dutenek programa 15:00tara arte luzatu dezakete, kasu honetan jangela zerbitzua izango dute.
EDUKIA
Programa guztiz ingelesez da eta helburuak parte hartzaileentzako ekintza dibertigarriak egitea eta ingeleseko ahozko komunikazioa lantzea dira. Horretarako hiztegia eta hizkuntzaren hainbat egitura landuko dira. Adinaren arabera programa ezberdinak garatu dira bertan: jolas kooperatiboak, irteerak, tailerrak, psikomotrizitatea, Master Chef, abestiak, apar festa, antzerkia eta abar izanik. Taldeak adinaren arabera osatuko dira.
Egunero programaren argazkiekin blog bat egingo da.
Hilabete hasieran talde bakoitzarentzat prestaturiko programa banatuko da eta bukaeran parte hartzaileek ingelesez prestaturiko antzerkia ikusteko aukera izango da. Diploma bat ere banatzen da.
Antzerki emanaldia uztailaren 29an izango da (ordua zehaztuko dugu).
IRAKASLE ETA BEGIRALEAK
Natiboak edo/eta diplomatuak. Talde guztiek irakasle natiboekin harremana izango dute.
INFORMAZIO GEHIGARRIA
Programa honen baldintzak (egin beharreko jarduerak, talde bakoitzeko haurren ratioa, prezioa, jangela zerbitzua …) aldatu egin daitezke osasun eta hezkuntza agintariek ezarritako araudiaren arabera. Edozein arrazoi dela eta programaren ospakizuna eten egin behar bada, ordaindutako zenbatekoa itzuliko da guztiz.
INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU